XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han kotxeek abiadura nabariro gutxitzen zuten.

Aldaparen igoera penagarraia izan zen, Pikubururen zaldi zaharra birritan gelditu zen eta ez zegoen berriro mugitzeko modurik.

Asperraren asperrez hasi zen antza ibiltzen.

Goiberen behiak ere bereak eta bost egin zituen, dirudienez, adarrak estaltzen zizkioten ordezko belarriek alergia sortzen zioten eta doministikuak eragiten.

Ez da katarroarekin dagoen behi bat baino gauza dibertigarriagorik, baina Baudiliori ez zion graziarik egiten, bada doministiku egiten zuen bakoitzean haren belarri gainetik tximista bat bezala jaurtia zen.

Erorialdi bakoitzean, ondo zuen hankari begiratzen zion, ez apurtzeko beldurrez, guztiz kontrakoa baizik...